Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez dago nire agenda ikustea besterik. Izadiaren edo izaditiko txistada askorekiko erantzunak jasotzen ditut. Aurten hainbeste harritu gaituen hain goiztikako udalen giroaz hau dio agendak:
Aurtengo udaberria (1)
goiztxo mugitu da aurten.
Aurtengo udaberria
aurreratuxea dator,
bere sasoia baino lehen.
Eta bereala beste hau:
Pagadiaren txistadekiko sentiberatasun hau babestua ez ezik sustatua eta lagundua, berez aurkitzen da gure artean. Orduan liturgiak Danielen Kantika bezalako errezitazio gaiok errezatu arazten dizkigu maiz eta frantziskotar izpirituak Anaia eguzkiaren eresia sarri kantatzera garamatza. Danielen Kantikak zerutar izakiei, naturako fenomenoei, lurreko gauzei eta andre-gizon guztiei deitzen die Jainkoa gorestera eta Anaia eguzkiaren eresia Jainkoa goratze bat da, zeru lurretako izakiengatik, gaxoa ta estuasuna onez hartzen dutenengatik, gorputzeko gure arreba heriotzagatik, [I] Nik egunsentia, iluntzea, udaberria eta udazkena aipatu nahi ditut nere "Bedeinka ezazue Jauna" saioan. (2)

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa