AAP^
Iluntzera dihoa
eta guk
goizaldeko argia
nahi dugu.
Arkeologia-zale baino
historia zale gera,
ez dugu maite ohitura
bizitza baino.
Neguan jaioak gera
soroak lantzeko eta
ereiteko garaian.
Ez dugu nahi
lehenik hilobiratu (baina)
uneak du bizitza
eta bizitzari lot [sic]
nahi gatzazkio.