AOB-(B)^
Ilargiaren argia balkoiko kristaletatik
gelara sartzen denez,
halaxe hasi zineten, isil eta gozo asko
guregan euskara pizten. (1)
Euskara ez zuen askok etxetik ateratzeko
hizkuntza-modutzat jotzen;
zuek, ordea, handizki erakusgarria zela
irakatsi zeniguten.
Elbira Zipitria, zuk bihotza zenion jarri
ta hik, Rikardo Arregi, [I]
gorputza eman hioan; euskarari biok egin
zenioten bide ona.
Zuek hasi lan argian saiatu diren guztien
aurrirudi zaretenoi
eta zuen ondorengo hainbeste euskalzaleri,
esker on eta ohore.
________________
Irrati, egunkari, (2)
telebisten bidez
zenbat berri txar heltzen
zaigun zoritxarrez! (3)
Gure poza pozoitzen
dute etsipenez
kezkaz okiltzen gaituzte,
zauritzen kristalez,
barneratzen etsipen-
pozoia odolez.
________________
Ez dakigu zer egin
norantz jotzen hasi?
Ez gara ezer asko,
elbarriak kasi.
Halere behar dugu
gailentzen ikasi.