AOB^
Ikusten dut Larrostan.
Loiolaz ala
Aitazelaiz eraman [I]
ote zuten bataiatzera?
Anastasia izena
zioten ezarri
jasokunde, berbizkunde [II]
hilen artetik piztu zen
Haren izenean,
bataiatzen zutelarik.
Ikusten dut Larrostan
nebekin aiztarekin
eskolara bidean
liburuak baino
talo-zatia zaintzenago.
Ikusten dut oinutsik
elizara abarketak eskutan
erromerira, onutsik [sic]
abarketak eskutan
ikusten dut dantzan.
Eta Orbelaunen ikusten dut
Nabarnizen gaiso [III]
Eta Orbelaunen ikusten dut
medizina frasko pilo bat
[horri ?] piloan (1)
eta siloi zahar bat
koltzan.
Eta Orbelaunen ikusten dut
lanean, berba gutxiko
bere pentsamendutan sartua.