Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ikusten ditut gauzak
kontatzen ditut
maitatzen ditut
Ikusten ditut gauzak
gauzen naigabe,
gauzen zorion,
gauzen aldakuntzak
kontatzen ditut
gizonen eskuetan
umeen eskuetan
txoriak bezela
edo lore sortak
edo dotrina bat
edo jostailuak (1)
Maitatzen ditut gauzak
eta gauzetan
gizonen gorabeerak
gizonen penak
gizonen pozak
gizonak.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Jendea: Jendetasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa