GRZ^
Irailak 9
Arantzazuko Andremaria
III
Andre Mari elorriko,
zaude gaur ere gurekin,
gerran eta eskasian
bizi baikara erremin;
bakea eta ogia
ditzagula elkarrekin. (1)
Hain itxi ta_itsu baikaude,
lagun iguzu zabaltzen
bihotzak eta begiak,
gure arteko borroken
istilubide nahasiak
ea ditugun konpontzen. (2)
Badakigu gorreriak
zein joak aurkitzen garen,
lukurreriak zein joak,
zein zatikatuak gauden;
iguzu elkar-laguntzan
azkarragotu gaitezen. (3)
Elizari hats berria,
herriari pizkundea,
zure agerpenak onez
jantzi zigun lurraldea, (4)
dena zenigun ekarri
ura, bakea, fedea.
Aldaketen garaiotan
gaurkotzen dezagun asma,
argi ta indar gaitzazu,
bizi berriaren Ama,
onik goza ahal dezagun
berrikundearen xarma. (5)
Garai bakoitzak arazo
bere-bereak baititu,
egungoak nahi ditugu
konpondu ta egokitu.
Iguzu gizatasunez
elkar dezagun aditu. (6)
Aintza ongiaren eta
bakearen Jainkoari,
on guztien buruari;
aintza Hirutasun Santu
bizitzaren sustapen ta
pozaren argi goiari. (7)
Amen.
______________
GRS^
Andre Mari elorriko,
Euskalerriren erdian,
zeuk zenuen egonleku
aukeratu Arantzazu,
ez urik, ez bakerik zen
garai deitoragarrian [urrikalgarrian].
Herrien Ama zarena,
hemen ere agertu nahi
izan zenuen, amoltsu,
kinka larrian geundela; [dei bereizi bat bezala,]
gogoan dugu ur eta
bake gertatu zinela.
Gugana baizinen heldu [heldu baizinen]
zaude gaur ere gurekin,
gerran eta eskasian
bizi baikara gaur ere,
bakea eta ogia
diezaguzun nahi dugu.
Hain itxi ta itsu baikaude,
lagun iguzu zabaltzen
bihotzak eta begiak,
adiskidetasunean
bakea eta ongia
bizi ditezen gurean.
Badakigu gorreriak
zein joak aurkitzen garen,
lukurreriak zein joak,
mundu zauritu honetan;
ohartu, entzun nahi dugu
zer dion lagun hurkoak. (8)
Elizari goiargia, (9)
Herriari onaldia
aldaketen garaiotan
bedeinka gaitzazu, Ama
gaurkotzen dezagun asma [gurekin egotekotan]
gaur gaurkotu behar dena.
Epel samarrak baikaude,
arnasaz bete gaitzazu (10)
Jesukristoren fedean,
argi eta indar gaitzazu [argitu eta indartu],
onik sartu ahal gaitezen
eraberritze bidean.
Garai bakoitzak arazo (11)
bere bereak bai [sic] ditu,
agungoei nahi diegu
dagokienez erantzun,
iguzu, beldurrik gabe,
aurre egin diezaiegun.
Aintza ongiaren eta
Bakearen Jainkoari,
ontasun hutsa denari,
aintza Hirutasun Santu
bizitzaren iturri ta
pozaren argi goiari.