AOB^
Ikastetxean
karidadearen izenean
erderaz egin behar da (1)
Kalean
edukazio falta da
euskeraz egitea [I]
Euskalerriko ikastetxe batean
apaiz-karrera bukatuta
euskeraz ezin zuala-ta
erderaz egin zuan sermoia
euskaldun utsen artean
bere gurasoak etzioten ulertu
ezta bere erritarrak.
Baiņa Ikastetxean
karidadearen izenean
erderaz egin bear zan. [II]