UBMG^
Hotel Cuzco-n egon nintzen
bi egun eta bi gauez
aukerak izan nituen
gozatzeko atsedenez
neonek [sic] ordaindu banu
orain lotsarik ez. [I]
Aprobetxatu nintzen
gizajo lagunez
arpegia minez dut
lotsaren zaplaztez. (1)
Bekida galdetzea
nahiz erantzunik ez
zergatik niri bai ta
igito [sic] bati ez
direnak diren argi
azaltzen direnez.
[Igitoak bait dira
itxura ta izatez
ni berriz likitsa naiz
zintzo batere ez]. (2)
Ez dut nere burua
gizon horien hobez
itxura salatzen dut
traidore dudanez.
Lagunek zuten (3)
garbitu nire ordez
itxura ta izate
argitan dutenez
beren iritzirako
zerbait bainaizenez.
Ez dut lehen aldikoz
halako aukerarik
askotan izana dut
inoren gostutik
janik edanik eta
bai ohe ederrik
itxuren jabe banintz
ez nuke kezkarik.
Castellana-z nohala [sic]
oinez eta bakarrik
Hotel Cuzco ikusi dut
aurreko ezpaloitik
tristura jabetu zait
han eginagatik
begiok betirako
galduko al zaizkit. (4)
Cuzcon izandu nuen
ohez oroitzean
kilima sentitzen dut
oroitzapenean
dardara ta zarata
gozatsuenean
zantarra izan behar da
onik onenean.