Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Anaidi batean bizi naiz eta
kantatu nahi dut grazia.
Asko gara eta
askoren artean
daramagu bizitzeko
arazo handia. [I]
Behatzak bere lana
egiten du eskuan
eta eskuak berea
gorputzean
eskua baino behatza
bizi da patxada
hobean.
Baina eskuak
begiei zor die
eta hankei
eta hankek gibelari
gibelak bihotzari
urdailari buruak
eta denak gorputzaren
disziplina legeari
eta gorputzaren disziplina legeak
eskuan bere lana
egiten duen behatzari
ta eskuak gibelari
eta hola atal bakoitzak
lagunduz besteari
arintzen dio bizitza
eta hori talde
armoniatsu baten bakarrik
bizi daiteken [sic]
grazia kantagarri
kalkula ezina da. [I]

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Anaiartea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa