Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Orma uts bat zegoen [I]
zeru ta lurren artean.
Utsez ustu behar zen (1)
utsaren mesederako.
Amalau apostolu
artu zituzten asteko
—ez nahi zan bezin aguro
baizik noizbaita* [sic] zahartu zaneko—
Apostoluak han zeuden, (2)
orma barrenean,
ormaren kontra jarrita.
Orma uts bat zegoen
ta, apostoluak han zeuden,
ormako utsa
ustutzen asita.
Baina,
ormaren kontra jarrita
ormako utsa ustutzen asi besterik
etzuten egin-ta,
horraitik
oraindik zentzu gabeko (3)
zinu bat zuten harrika.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa