Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Hitza
entzuleak osatzen du
eta
onhartzen duenak eder-egiten. (1)

Hitzlanean ni Madrilen
neure menditar hizkuntza
hiri-errealitate
sailera hezi ezinez

. Hitzlanean orain zuek
nire hitzari erantzun
-oihartzun-une bat sortu,
nire hitza bir-egin,
bir-krea zereginez;
hitza entzuten duenak
osatzen baitu eta
onhartzen [sic] duenak
eder-egiten hitza
oraindik hotzik, biluzik
entzulearen esku
-mendera doanez.

Hitza
entzuleak osatzen du
eta
onhartzen duenak
eder-egiten.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa