Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hirurogei ta bi urte ditut,
asko ta gutxi batera
denbora esku zabal izan dut
eman dit aski aukera
baldin alferrik galdua badut
neure errua da galera
denbora eta ganora falta (1)
ez noa elkar nahastera.

Badiot esker onik bolbolka*
ukan dudan aldiari
une, bizipen askotarikoz
txuskeatu* nauenari
baldin sufritu arazi badit
behaztopoa ugari
ezin dut ahaztu biziarazi
didan beredin* bozkari

Nahikoa urte bizi izan naiz
pozik nago honenbestez
ibilaldi hau uzteko beraz
gertu nago nere ustez
baina ahal baneza jarraitu berton
beste zenbait urte betez,
ni txit gustora beti berri den
bide eder honi ekitez (2)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa