Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Herririk ez zuenaren
sentipena zuen.
Herririk eza zitzaion
inguruan nabarmentzen.
Begiak (Eta begiak]
izutzen zitzaizkion.
Belarriak [eta belarriak] (1)
agonian denaren
adiz eta erne
larriz jartzen,
Ai!
zoratuko ote zen bildurra
galtzeraino
egun baten betiko.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa