Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Herriko jaiek badute
zer-ikasi eder asko
beren oldezko* alaitasuna
berezka darielako.

Herriak badaki lana,
nekea eta pisua;
baina ta festak atontzen ere
beraixe [sic] dugu maisua.

Herri, jarraiki ezazu
alaitzen eta kantatzen;
jarraiki ezazu festa
bete betean ospatzen.

Gaia 1: Festa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa