Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB(A)^

Aleluia. Amen.
Aleluiari amen.
Pozari amen.
Esperantzari amen.
Maitasunari [maiteari] amen.
Pazkoari amen.

Esperantza baten
esperantzan nengoen,
esperantzaren pozez
aleluiak kantatzen.

Esperantza baten
esperantzan nengoen,
tontoarena egiten,
tonto hau,
mekasuen!

Esperantza, itxaropena:
espe eta arantza eta itsaso eta pena.
Ezti zaharra dena. (1)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa