Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Herri,
niregan
zureganako zaletasuna da
bakarrik handi.

Estaltzen nauan
gauaren erdian
zureganako sugarra
beste argirik ez dut. (1)

Jakin ere ez dakit
zure alde nagoela besterik. (2)

Nire ahalmenak neurtuak dire
ezina dute mugarri.
Bainan ezinaren esparru hontan
ezin dut etsi. (3)

Zure sufrimentua da
ezinak egitera behartzen nauana. (4)

Zure jendearen deadarra da
asaldatzen nauana. (5)

Soroetatik, itsasoetatik, mehatzetatik,
fabriketatik ari da zure deadarra. (6)

Eta neuk ere deadar dagit
zerurantz eta lurrerantz
eta ezinen kontra
eta zure alde. (7)

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa