AOB^
Herri handien erdiko
leizean gera esnatu.
Inguru guztia zaigu —ai gu!— amiltegui [sic] gertu gertatu (1)
Batzuek bideko arbola erkinei elduta,
besteak leize ertzeko apal estu
edo lasaigoetan
salbazioko planak edo etsipenezko
deadarrak egiten bizi gara.
Frantzia aldeko leize ertzok
labanka datoz behera
ta Espainia aldekoak irristaka.
Zerura begiratzen dutenak
zerbaiten esperoa dute, baina
badira ezeren esperorik gabe
erori orduko uneak ahalik
ondoen pasatzea erabaki dutenak; barreneko zulo beltza
ikusten dutenak ezer
ez dute espero.
Guztiok dugu bizitza
maite. Ta askok ez dugu
nahi heriotzarik sinistu.