Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB(C)^

Herri euskaldunaren izenean, euskeraz
Euskaraz, Jauna, Herri euskaldunaren izenean. (1)

Ala gureak izan behar ote du bakarrik
bere hizkuntzan goretsi behar etzaituen Herria? (2)

Baina gure Herriko katedral-koruetan
ez du tokirik gure mintzairak,
ez eta gure mila konbentuetako salmu-saioetan.

Baina elizgizon talde bat ere ez du Herri euskaldunak
ez eta ere elizemakume talde bat
bere ordez eta izenean goratu zaitzan euskeraz.

Eta euskaldunak akelarretan euskeraz
mintzatzen diren egunotan
inor ez da euskeraz mintzatzen santutegietan,
ez eta euskaldun fededunen talde aukeratuetan. (3)

Baina nik,
euskeraz egin nahi dizut
Herri euskaldun aldrebes honen izenean. (4)

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa