Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Lehen bertsioa

Hemen
euskaldunak
erraz du uzten
euskara
edozein aitzakiarren.
Baina, hemen
euskara onartzen
duen erdaldunari
ez zaio ikasteko
laguntzarik [aukerarik] ematen
baina eta hemen
euskaraz egin nahi lukeen
euskaldunari ere
bidea dio mozten
euskaldun erdaldunak.

Hemen
entzuten den
euskara falta zaigu.

________________

Bigarren bertsioa

Hemen,
euskara goratu arren,
euskaldunak
erraz du uzten
euskara,
(edozein aitzakiarren).
Hemen
euskara onartzen duen
erdaldunari,
ez zaio
ikasteko
aukerarik ematen.
Baina eta hemen
euskaraz bizi nahi lukeen
euskaldunari ere
bidea dio konstanteki oztopatzen
euskaldun erdaldunak.

Hemen
euskaldun erdaldunek dute
euskara galerazten.
Entzuten den
euskara falta zaigu
zoritxarrez
hemen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa