Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Hemen ez dit balio
irudi zaharren albunak.
Ez eta ekarri dudan
menditarren hiztegiak.
Irudi ezagunez
eman nezakenaz beste
zerbait da aurkitu dudana. (1)
Nire hiztegiak
dituen hitzak baino
mila gauza gehiago
ikusten dut hemen.
Pobretasun gorriz
aurkitzen naiz, berriz
jaio berri banintz.
Jakin nahiz urbiltzen naiz
ezagun ez ditudan
gauzengana itaunka
etxe handien erdiz,
denda handien parez,
anuntzio milaren desafio argiz (2)
izenik ezin asmatuz,
irudirik ezin sortuz,
edotariko gauza ezberdin
ageri duen kale zabalez
erderaz dena dakien
uriko jende honen
inbidia ta nire euskara
baserritarra (3)
ezin sufrituz inola.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Hiria
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa