Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hau, hori ta bestea,
sarri gara kexu:
Gure ustez besteak
dute beti erru. (1)
Jende kexati eta
ahula dirudigu,
egin ahal dugunari
heltzen ez dakigu.
Gaxuoi dena inork
eman behar digu:
bakea, askatasuna,
jana ta enpaidu*.
Dagigunaz gehiago
asko dezakegu.
Noski gehiago baietz,
lotsarik bagenu (2)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa