Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Alde hontan nago,
gizonak bere ahalmen soilez
ingura dezakeen
alde hontan.

Zu beste aldean zaude,
gizonak bere ahalmen soilez
jadets* ezin dezakeen
beste alde hortan.

Hutsarte ezin igarozkoa dago
gu bion artean.

Ahalmena zugan dago.
Esaidazu salta nadila
hutsarte-itsasora
eta salba nazazu
Pedro bezala. [I]

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa