AOB^
Gu ere han [izan] ginen arratsalde hartan
Snak Bar hartako
ataritan mintzatzen [mintzatu ginen].
Zerua itsasoaren aurretik igaro zen,
kaleak ez zuen bukaerarik bistan.
Snak Bar hartako
ataritik landarantz [abia ginen].
Zure abrigua mizpira heldu gabeen
koloretakoa zen
bide ertzetako
kolore biziagoen erditan.
Abrigoaren kueilo jasoak biltzen zuen zure
lepoaren harzuria*
zure aurpegia bakarrik ikusten utziz [ikustarazia]
eta zure okotzpea
alkandora zuriraino.
Zure begien argia
bideko arbola koloretsuen erdian
eta zure ezpain berrien gorria.
Gure lehen erten aldia zen
eta ezerk ezin
ahaz arazi dit ordu haren ederra [ederrik]
zure taihuaren [sic] eta zure
inguruaren bueltan
kolore ta epeldura gozoenak pilatuz
gure lehen erten aldiaren ohoretan.
Zeru gorri bat pintatuko dut
udazkeneko lur epel baten gainean
eta egoaizetan zure ezpainon gordina
eta begi hoien argia.