AOB^
Gizonari ardura dionik ezer
ezingo dut esan,
ez-eta anaiari
ardura dezakeonik [sic]. (1)
ez bai naiz bizi izandu
gizonagan txertaturik
anaiarekin elkarturik. (2)
bizitza bizitzean
egin ahal genezaken
okerrik handienaz
ohartzen naiz ni gaur.
O, zer den
norberegandik erten gabe
esistentzia igarotzea.
Denentzat alperriko
diranentzat alperriko
eta alperriko norberarentzat.
Baina aitorpen hau
ez da gizonari
ardura dezaioken gauza,
anaiari ardura
dezaioken zerbait.
Gizonak barkatzen du
anaiak barkatzen du
baina norberak ez du
barkaziorik iristen.