Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB3E^

Gizona bakarrik,
bai eta lurra. (1)
Hauxe da mundua:
Gizonaren
bakardadea
eta
lurrarena.

Haize hotza bakarrik
gizonaren inguruan,
haize hotzaren presentzi hutsa
eta putza.

Hutsik (2)
eta urdinduta
eta hautsa dariola
inguratzen du zeruak ere
mundu hau. (3)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bakardadea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa