Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Alaitasuna berpiztu,
elkartasuna kantatu
festa gogotik ospatu
lagun arteko

parada (1)
ederra da ezer bada:
elkarren poza gehitzeko
gauza izango al gara.

Elkarrekin arituta
elkar haintzakotzat hartu;
elkarri lagundu ere (2)
ongian elkar indartu.

Egurrak bakarka baino
piloan du su hobea
ospa dezagun taldean
bizi dugun adorea.

Elkarren poza ugaldu,
elkar ongian indartu,
gu bakoitzak taldearen (3)
berotasuna behar du.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa