Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

"Gauza oso serioa da
bizi izatea", idatzi zuen agendako horri-goenean.
Gero, hutsune bat utzi zuen, eta idazten jarraitu:
"Suak
hartu duen anporrak
biztu duen surik (1)
ohartzen ez badu,
surik pasatzen ez badu
beste anpor bat sutuz,
suaren beroa behar duenik
berotzen ez badu,
suaren argia behar duenik
argitzen ez badu,
alferrik hartu du
suaren grazia;
alferrik bizitu [sic] du
bizkortu duen sua". (2)

Eta azpi lerroz (3)
markatu zuen
bizitza
serioa dela
dioena.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Emankortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa