Literatur idazlanak
AOB^
Garrantzizkorik ezer asko
egin gabe joango naiz,
baina ez bizi barik
betiko esker onez.
Pagondo nausi baten
adaburu handia
apiril buruan lez
—dena orri berdez—
apirildik martxora
hala bizi izan naiz
airea bete-beteko
esker on eta pozez
urritik irailera
urtez baino urtez (1)