Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Garizumak [I]
norbere baitara begiratzera
gaitu deitzen.

Norbere baitak
nor garen
nola gauden
eta nola behar genukeen
adierazten digu:

Pertsona garela
geure buruarekiko
eta beste pertsonenganako
eginkizun eta portakizunen aurrean
aurkituko gara nahi eta ez,
mozorroz jantzita
ala dagokigunez
bizi garen
ikusiko dugu
han sakonean.

Gaia 1: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Garizuma
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa