Egan^
Gabon, Belen; Belen, Gabon:
Jainkoa egin da gizon,
Jainkoa egin da gizon,
Gizona gizabidean
konprometituz txit sakon.
1. Gizona zabal bizi da
zabala dugun munduan,
bizi ahal (1) duen moduan.
Gizona gaizki bizi da
gure mundu obreruan:
jende asko da paruan.
Laguntza faltan gizona
"nivel de vida" karuan,
ailegau ezin klaruan.
Gabon, Belen.
2. Luzeak gara dotrinan
lar luzeak endreduan,
motx samarrak anparuan.
Gizona atendituta
dago gure partiduan
kanpaina egin orduan.
Ganora bako moduan [Printzipio eta metoduan]
gizona dabil jokuan
gure mundu saltseruan. (2)
Gabon, Belen.
3. Sozial demokrazia
dio, dios, aingeruak,
komunismoa saguak.
Gizona dio elizak,
gizonari estaduak;
asko dira adabuak*.
Gizajo gizona, gizon
egiten du enpleguak, [dio jende ondraduak]
desgizon desenpleguak [liburu eta buruak].
Gabon, Belen.
1986. abendua