Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Fraile bizi izan naiz eta apaiz. Ez diotzut fraile bizi izan natzaizunik ezta ere apaiz bizi izan natzaizunik. Fraile bidean sarturik fraile izaten saiatu naiz eta apaiz bizitzan sarturik apaiz bizitzen saiatu naiz. Ezin dizut esan baina fraile bizitzen saiatu natzaizunik, ez eta apaiz bizitzen bizi izan natzaizunik. Fraile izan, apaiz izan, bidea helburutzat hartuz. Fraile bizi, apaiz bizi, bideaz biziki arduratuz, biderako biziz bakarrik.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa