AOB^
Ez gaude arrokeriz bizitzeko eran
ez lasai [pozik], ez patxadan, (1)
egun dugun kinkan.
Alperrik ames
alperrik oles
alperrik izan
gerana aipaketan.
Dena zen joan
orain arteko
ura errekan.
Orain uberkan
jartzen deguna
egiten ari geran uruna
orixe gera, orixe degu
gerana geran.
Herriaren orman
gizaldien moillan
kondairako letran
zer arri,
zer herri
zer berri
zer ari geran.
Or untzea* nun dan.
Zer bear dugu artu
zer utzi, zer obetu
zarren ondaretik?
Nola gaur egokitu,
gizaldian txertatu,
Herri geralarik?
Ala dugu bear
geradenaz uztu
izena ezeztu
izana ondatu
Herrien sail luzetik
kenduta geratu? [I]
Arazo, buruauste
egin bear (2)