AOB^
Ez Egiptoko piramideak, ez el Valle de los Caídos-ek, ez inongo naziotako mugak balio du gizonen bizitza. Ta hala ere...
Ez erruberak, ez ordenadoreak, ez espazialuntziak, ez penal deretxoak balio dute gizon baten bizitza. Eta hala ere...
Hala ere hortan dago gizonen obra guztia eztabaidan ipintzen duen punto kritikoa. Lanean hiltzen direnak, kalean kolpatuak, naufragiotan itoak, deretxoaren arauera hilaraziak, gerra-aurrerapenen biktimak, gosearenak, inperialista pretentsioenak, ideologienak, arraza prejuizioenak, erligio edo nazionalista prejuizioenak, giza eta teknika failoenak, etabar, beren inozentzian gure ongitasuna eta gure tontakeriak ordaindu dituen martiri pila da hain zuzen.