Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Ez dut ikusten
juxtu entzuten
abarrotsaren erdian
ez da azaltzen
ez da isiltzen
ihardun luzeko
xoria.

Umetzarotik
dut ezagutzen
berri zitzaidan
goiza oraindik
lehen orduan
aditu nuen
eguraldia
aproposa zen.

Udaberriko euritan ere
gogoratzen dut. Zelaiak eta
bide bazterrak (1), loratu gabe
artean. Artean ez zen
harrez geroko euritakorik,
zakua janzten genuen, txano [I]
gisara jarriz,
orduan.

Eta xoria —sasi-xoria?—
zenbat egunez kantu luzean
betiko leku gordetan ihardun
ta ihardun.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Izadia: hegaztiak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa