AOB^
Ez dela existitzen, diote,
"problema vasco"-rik.
Nik hori ez dakit. Nik,
euskaldun naizen aldetik,
badut problemarik:
Ez bait dut nik inondik
euskaraz bizitzerik,
euskaldun peto izanik.
Vascongadas-etatik
Euskalerrira ez dago
inolako biderik,
ez bait dute aintzakotzat
hartzen euskaldun jenderik.
Vascongadas-etatik
espainiera digute
sartzen atzetik eta aurretik,
min handia ematen
digutela bietatik.
Vasco guztiak berdinak
direla, bada dionik.
Vasco guztiak ez diot
berdinak ez direnik,
"allá ellos" vascotzat
jotzen ez nauten arik,
ezen vascotzat baino
euskalduntzat bait dut nik
nere burua osorik.
Eta nik, baina nik,
sentitzen dut irainik
vasco deitzen nautelarik
vascoak [sic] ta besteek
besterik gabe eta hain xuxen
euskaldun huts naizelarik.