AOB^
Ez dakit zergatik, baina gaur, neure izenean ez, baina zeurean ari naiz, edo zeuonean. Harritzekoa da baina azken baten ez gara gauza bat bera baino gizaki guztiok. Neure kexua nahi nuen neure erosta propioa bezala jaulki, ta horra aingerua etorri eta esan dit: zer ari haiz hire egoera mingarri hori heurea bakarrik balitzok bezala azaldu asmoz, egoera berean eta are mingarriagoan aurkitzen diren milakak ixilduz, haien saminari ahotsa ostuz, haiei dagokien ahotsa heuretzat erabiliz bakarrik? Eta ikusi zaituztet goserik, gaisorik, zapaldurik, espetxeraturik, torturaturik eta beste mila modutako gaitz oso gaiztoz sakaildurik: onartzen ez zaituztelarik, haintzat hartzen ez zaituztelarik, gorrotatzen, laidotzen, arbuiatzen zaituztelarik, tristura gainditu ezinik, bihotzik altxa ezinik, argirik gabe, lurjota, gogaiturik eta oka eta lotsatu egin naiz kexatzen, lotsatu egin naiz jotera nindoan erosta jotzen.