Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Ez dago bizitza
lotuko duenik.
Bizitza badoa, joan doakigu.
Gu ere bagoaz, baina guk ez dugu
gauden honetatik
inora joan nahi.
Kexu bai, bagara
bizi hontaz kexu,
baina beldur gara,
gaudenetik irten
eta bide berri
ez ezagunean
zehar ekiteko.
Gaudenean iraun
nahi dugu aukeran.
Baina bizitzaren
joanak guztia aldatu daroa,
gure segurtasun ustezko guztiak
errez lardaskatuz;
Gure osasuna,
bizkortasuna ta azala lauskituz*.
Gararoataz [sic, "garoataz?] bizitzak, eta guk ez dugu, (1)
bizitzaren martxa berezkoan, haren
ondoriotara
inola heldu nahi.