AOB^
Euskara plazaratzeko
lehendabiziko eupada
Bernard Etxeparek zuen
oihukatu beharbada
oihukatu beharbada
lehendabiziko eupada.
Arrez gero askotara
oihukatu da eupada
Bernard Etxeparegandik
Bernard Atxagarengana
Bernard Atxagarengana
oihukatu da eupada.
Garazi den oroigarri,
Asteasu ere bada.
Garazi bedeinkagarri,
Asteasu duin zara.
Garazi handia bada,
Asteasu handi zara.
Garazi Asteasu
Garazik tronura eta
Asteasuk handik hara
bata bestearen lehian
jaso digute euskara
jaso digute euskara
Asteasuk handik hara.