Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ai, ostera, bai
ostera ba dute
konsuelo hitzik
destaina bera baino
saminago zaigunik
Ai ostera bai
pobreen alde
mintzatzen dire [sic]
zeintzutaz ari diren
zehaztu gabe
bajuei zor zaien
zuzenbidez ere
jarduten dute
itxura zaitu nahi dute
baina aldean duten bildurra
ezin dute gorde. (1)
Jauna, zugan sinisten badute
zergatik ez diezute [sic]
adore gehiago ematen?

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa