Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskal herriko portuetatik
itxas-ontziak kanpoetara,
kanpoetatik itxas-ontziak
Euskal herriko portuetara.
Hona eta hara itxas-ontziak
handiak eta txikiak. Aurrera! (1)
Itxas-ontzi bat euskerarentzat
nahi luke Euskal herriak.

Euskal herriko soroetara
makinaria berria.
Aurrerapenen teknika azkarra (2)
Euskal herriko nekazarien
eskuetara. Herriarentzat
nekazari bat
nahi luke Euskal Herriak. (3)

Euskal herriko aideetan gora
milla fabriken tximini goiak.
Tallerrak, lantoki azkarrak,
Euskal herriko ibarrez ibar.
Herria Herriz lantzeko ola bat
behar du Euskal herriak.

Euskal herriko zeruan zear
transporte ta komerzio-avioiak [sic]
Euskal herriko karreteretan
era guztiko automobilak
Euskaldunen ar-emanerako
Erreztasuna
nahi luke Euskal herriak.

Diru-etxeak Euskal herrian
hemengo Bankua hango Bolsa
Herriarentzat diru puska bat
nahi luke Euskal herriak.

Ikastetxeak unibersidade
instituto kolejio
Euskal herrian
Errikoak ikasteko ikastola bat
nahi luke Euskal herriak.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa