Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGBN^

Euskal herri (1)
deritzaio
gure Herria den
lurralde honi.

Baina Euskal herri,
beste ezer baino lehen
euskera ta herri zen.

Baina, zen
ez ezen
ta, itsuak entzun dezaten,
euskera eta Herria
ez dira eten
hemen,
baizen,
ezperen;
oraindiokarren.

Justiziazko bake
-elkarrizketa baten
ahaztu behar ez den
zerbait esatearren
diot, hau
hain zuzen.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa