GRZ^
Gorespenak
Egunsentiak egun berrira
jartzen gaituen antzera,
santuen jaiak halaxe gaitu
jartzen santuen xedera,
Aita, Semea, Espiritua
diren elkarte betera.
Begi aurrean dirdaitan dugu
gaur Brindisiko Lorentzo,
haren ekintzak, erakutsiak
handiro zaizkigu mintzo.
Gure arimen pizgarri dira
ilinti piztuak antzo.
Hitz santuaren itur-uretan
luze xurgatu ostean,
Europan zehar ageri zaigu
apostolutza-lanean,
fedea eta bakea ditu
ereiten aldi berean.
Jakinduria-espirituaz
asebetea erabat,
aho ta luma ederrez zuen
doktrina jaulki distirant,
omenez Doctor Apostolicus
izendatu du Elizak.
Aintza Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari,
bera da bere santuen txerto,
hazkurri eta hobari,
mendeetan aintza santutzaile den
Hirutasun ederrari. Amen.