Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

UBMG^

Etxe-bizitzak
bizitza
bost zentzuez gozatzeko [bost zentzuen pozez bizitzeko]. (1)

Egokia den oro eta ongi eraikia den oro zein bere punttuan dagoen fruituaren ederra eta gozoa trebetasunez ezagutzen dakielako bedorrek [sic], Santa Eugenian aukeratuko du bedorren etxe-bizitza.
Ordaintzeko erreztasun
berri eta handiak
Madrileko Ahorro Kaxa ta
Monte de Piedad-en diru-
-aurreratzeei esker.

Iker beza Santa Eugenia eta sensibilitate ain fina duen bedorrek ere ohartuko du benazko bizit-hiri [sic] paketsu, atsegin eta bere aide berekodun bat.

3 eta 4 logeladun errenta libreko bizitzak, jan-gela-areto handi terraza, garbi-gela eta apain-tokiz.

245 l.ko hotz-gailu ta garbigailu super-automatikoz hornitutako sukaldea eta 3 su ta labedun sua.

Arasa hormatan sartuak, haritzezko parketa egoitza guztiz, garbigelan, apaingelan eta sukaldean axulexuak behetik gora, serigrafiatuak garbigela ta sukalde.

Erdialdeko berogailu ta urberoa. Hiri-gasa. Apainduri handiko atariak. Aluminio lanak.

Eta hori dena 450.000 m2.ko zelai unez inguratua erabat uritutako bizit-hiri batetan. (2)

Gaia 1: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa