Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GEBS^ Julian ta Anjelita
Plaentxiakoei
euskaraz ta erdaraz
agur bana biei.
Bata euskaldun bait da
ehuneko ehun ta sei,
ez bestea, ez egin
kasu aitzakiei.

Julianeri bada
euskaldun hizkeraz,
pasa bitza Gabonak
ongi ta patxadaz;
Anjelitari, berriz,
que las disfrute en paz
aprovechando el tiempo
ikasten euskaraz.

Ez bedi hasarratu
Eibarko txikia;
gauzak txikitan hobe
dira ta ikastia.
Nahi diot poza eman
ta esperantzia,
gogoratuz hasteko,
falta dun guztia.

Badu bururik eta
azkarra gainera,
jersetera eginda
goizetik gabera.
Lendik puntu hartzaile
baita sonbrerera;
bidea ere buruz
daki Eibarrera.

Hainbeste alabantza,
denak mereziak,
ez dira nahi nituken
bezainbat argiak.
Edo maisu txarra du
edo tema haundiak,
euskararik ez bait du
ikasten txikiak.

Maisuari diotsat
ez hasarratzeko
bedi txikiarentzat
oso konprentsibo,
Hazteko sasoia du
ta kaxkarra dago,
izango du astirik
nahiko hazterako.

Gabonak bake jaiak
benetan direnez,
maisuak hartu bitza
kontsejuok onez.
Ikasleak, ostera,
nahi badu edo ez,
obeditzen ikasi
beharra duenez.

Eta honenbestekin
bukatzera noa;
goza dezazutela
Gabonen gozoa.
Zaitu urte askotan
arnasa, auspoa;
eta ez utzi inoiz
baldartzen pausoa.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa