Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskal Herria ez dago hilda
ez dago hilda bai zera
Euskal Herria lotan dago
Euskal Herria bizi da.
Euskal Herria esnatuko da
esnatuko da goiz baten
esnatuko da goiz baten argiz
esnatuko da bat baten
Euskal Herria hasita dago
gauzak argi ikusten.
Euskal Herria begira dago
egin behar dan lanari
Euskal Herria ez da bildurtzen
ba ditu langile ugari
Euskal Herria aurrera doa
euskal ekintza osoan
Euskal Herria seguru doa
bere gizonen pausoan.
Euskal Herria ez dago hilda
ez dago hilda bai zera
Euskal Herria bizirik dago
Euskal Herria geu gara.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa