Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

XEG^

Sartu zara erakustokira eta zer da hau galdetu diozu zeure buruari.
Zirrara mikatza, zakarra, sentitu duzu. Orain badakizu zer den dakusazuna, ez da bat-bateko ikuskizun atsegina. Hala ere, pintura erakusketa duzu, ez zaituzte atzipetu, enganiatu.
Bistan dago koadro hauetan oihal, zapi, lokarri, egur, altzari zati, ohol, latorri eta abar ageri dela. Sarri koadro osoaren atalik handiena betetzen dute, osotzen dute. Pinturaz zabaldu duen koloreak adina balio dute koadroan. Eta noiz behinka [sic] pintura bera bako elementu espresatzaileagoak dira oihalez, altzari zatiz edo beste edozein zerkiz osoturiko koadro horiek, ikus adibidez "Sudario blanco" deitu koadroa. Ehun, tela edo toldo zuri hori tenk edo tiran dago bai luzetara bai zeharretara, barrruan duen gorpuari ezin eutsiz. Tenkerak sortzen dizkion aspildurak sortzen dute hil-oihal zuri plastikatu hortan argi-itzalen jokorik fondo beltzarten gainean. Koadro hortan ez dago grisik, ez dago kolorerik.
Erakusketa hontako koadroak hiru sailetan ban genitzake.
1) Erretratuak
Esan gabe doa, pintorea ez dela argazkimakina. Pertsona aztertu egin du pintoreak haren izate-modua aurkitzeko eta pertsonaren kanpoaldea egin du barruko munduaren adierazle, baina beti ere bakoitza nor den ezagutu ahal izateko desafioa gaindituz.
2) Kuadro materiko edo objetodunak
Bila ibilita nahiz kasualitatez aurkitu duen materia oretu egin du eta itxura berri bat eman dio. Buztinez egin omen zuten gizona. Manipulazioaren oinarrian egon denak ez du zer ikusirik manipulazio ondoren atera denaz.
3) Figurak
Ametsak, beldurrak, irudipenak, deseoak ditu gizonen, emakumeen, umeen, etxeeen, kaleen formetan azaltzen duena. Horregatik ageri dira batzutan buruz behera, apurtuta, zikin, luze, itxuragabe.

Gaia 1: Artea
Azpi-gaia: Artea: Pintura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa