Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

— Ume baten jaiotza oso normala da, baina itxaro duten gurasoentzat mirari bat da, berri on handi bat.
— Gizon eta emakume baten ezkontza urtean milaka ta milioka gertatzen da munduan, oso normala da, baina maite direnentzat gertakizun zoragarria da. Gertakizun normal hori harrigarri bihurtzen da.
— Nahiz eta agertakizun korriente den ezkontza ez da horregatik gauza liluragarri ez den zerbait.
— Ezkontza berez eta gehiago gabe da gertakizun bikainenetako.

— Gertakizun hau fede gutxi-askoren bidez gertakizun erlijiooso bihurtzen da.
— Jainkoak gizonari eman dion bere ageri eta bere ezaugarri handienetako bat dela ikusten hasten gara.
— Jainkoa guk uste dugun eta jakin nahi dugun baino askoz hurbilago dugu.
— Gertaerak Jainko-presentziaren ageri oso xinple dira, baina ikaragarri gertu eta urrako.

— Gaur ezkontza dugu ospatzen, gertakizun normal eta korriente bat, gizon eta emakume baten maitasuna, baina ez gizarte mailako ospakizun denez bakarrik, baizik, Jainkoaren misterio denez ere bai, Jainkoarekin trikitx egiteko aukera eder dugunez, batez ere.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa