Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A2S^

Jauna, zuganako (1)
hurbiltasunean
bizi nahi genuke,
geu gara ostera
zugandik eskua
askatzen dugunak
eta jartzen dira
gu biok bananduz
distrazio urak
eta ohartzeke
bagaramatzate
geroz urrunago
bistatik beretik
ere erabat galtzen
zaitugun tamainan.
Ondoren geu gara
zure urruntasunaz
kexatzen garenak (2)

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa