AOB (daktilografiatua)^
—Linguistika ikasten ari zeratenoi zergatik ardura dizute euskera? (1)
—Ezagun ditugun hizkuntza guztien artean oso bereizia delako. Au da: Linguistika ikasten bada, linguistika indo europeoa ikasten da batez ere, eta euskera, indo europeoa ez izaki, oso interesgarria da. Begira: Gaur eguneko linguistikaren arazoa printzipio universalak deritzaienen billatzea da. Inglesa ikasten baldin bada, eta hori da guk ikasten duguna, ezin ditezke printzipio hoiek arkitu. Arkitzen dira erreglak eta printzipioak bai, baina ez dakigu universalak diren ala ez. Eta zenbat eta urrutiagokoa den ikasten den hizkuntza, orduan agertzen da zerbait interesgarri izan ditekenik estudio hauetan.
—Hizkuntza oso urrutikoa duzutela euskera eta abar, baina euskeraren barruan ezer ardura duenik arkitzen hal duzute? Zu zeuk ezagutzen duzun hortan atenzioa sortu dizun ezer arkitu al duzu?
—Errelativu fraseak behintzat bai. Gainetiko hizkuntzetatik oso fenomenu diferentea gertatzen da euskera. Nik beste hizkuntza bat ezagutzen dut, Indiako bat, hontan euskerarekin antza duenik. Eta interesantea dena hau da: Ameriketako linguista batek konstituienteak estudiatu ditu eta konstituiente horien restrikzio batzuek arkitu ditu eta dirudienez restrikzio hoien alde bat behintzat euskerantzat ere baliozkoak direla.
—Printzipio universaletaz mintzatu zatzaizkit. Zer dira?
—Zein nahi hizkuntzetan aldatzen ez diren elementuak. Ez bakarrik konstituiente direlako, baizik eta sospetxa bat ba delako (2) hizkuntza, edozein dela, eta halabeharrez —giza expresio bat delako bakarrik— elkarren arteko zerbait berdina dena ba dela. Orduan, apriori inbentatzen ez baduzu zuk partikularidade oriek A B eta Z izan behar dutela, orduan enpirikuki konprobatu behar duzu ala den edo ez. Orduan zuk esku artean duzun muestra da erabakitzen duena. Indoeuropeo izkuntzetan restrikzio edo limitazio batzuek arkitzen ditugu. Orduan problema non da: relatibuko frase batean, esate baterako, restrikzio horiek guztiak aplikatzen zazikio ala ez. Zenbaitzuek bai, baina zeinbaitzuek ez. "Ni bizi naizen etxea zabala da". Galdera hau da: frase hori gramatikala da ala ez?