AOB^
Kursoa azken ostikadetan
biurritutzen [sic] ari da
kursoakin ni, zapaldutako
xagu triste bat bezela.
Alperriko zait damututzea [sic],
kurso galdu izana
baina damu naiz ainbat agindu
mezpreziatu izana.
Kalabazaren bezperan nago
ez dit poz asko emango
ain maite nauen gurasoentzat
landu det naigabe franko.
Baina, Jainkoa, egin ezazu
noizbait zentzatu nadila
nere erruen zorra_artu nai dut
penitentzi bat bezala. [I]